Abenduak 5 / Desembre
Circ Bover /
Descobreix el circ


Bover zirkua / Zirkua ezagutu

Nola egiten dute lan zirkuko langileek hain azkar, ordu
gutxiren buruan, karpa muntatzeko eta kentzeko?
Ikuskizun honetan artisten ahotan entzungo dituzu
galdera horren eta beste galdera askoren erantzunak.
Umorea, zuzeneko musika, txinatar itzalak eta beste
gauza asko izango ditugu gozagai. Hala dio aurkezleak
ikuskizunaren hastapenean: “Ongi etorri ume guztiak,
heldu gogor eserlekuari eta estutu gerrikoak, laster batean
aireratuko gara, eta inoiz bizi izan duzuen bidaiarik
liluragarrienari ekingo diogu… iragana zeharkatuko
dugu, Zirkuaren sorrera eta bilakaera ezagutzeko”.
Circ Bover

Mallorcako antzerki-talde honek, ikuskizunak aretoetan,
kalean eta karpan egiten ditu zirkua oinarri hartuz.
Gainera, zirku ikuskizuna beraiek egindako zuzeneko
musikarekin, antzerkiarekin, dantzarekin eta beste
diziplina batzuekin osatzen dute. www.circbover.com

Lekua
Andra Mariko elizpean
Ordua
11.30ean
18.30ean